Bagare

Chants
Bagare

 

Araban bagare
Gipuzkun bagera
Xiberun bagire
Ta Bizkaian bagara,
baita ere Lapurdin ta Nafarran.

Guztiok gara euskaldun
guztiok anaiak gara
nahiz eta hitz ezberdinez
bat bera dugu hizkera.

Herri bat dugu osatzen
eta gure zabalkeriz
ez daigun utzi hondatzen.
Bagare, bagera
bagire, bagara

euskara azkartzeko
oraintxe dugu aukera.
Euskadi askatzeko
oraintxe dugu aukera