Ondarrabia

Chants
ONDARRABIA

 

Goxo da bizitzia Xibero gañian
Mendi horien artian trankilitatian
Hargatik aitortzen dit mügaz bestaldian
Badirela xoko hunak, itas bazterrian.
Kantatzerat banua huk pentsamentian.

Ondarrabia ta Donostia ere bai Bilbao
Eskual Herrian ederrez zidie haiñ
Paregabeko
Ene bihotza hartu düsie osorik betiko
Ziek egin batzarri ederra es dit ahatzeko

Xokota batetan da fierrik Ondarabi
Hurez gerrikatürik erriz Hendaiari
Bere gaztelü zahar misteriosareki
Lehenago güdüetan nula kolpatürik
Santa Maria eliza huntarzünez fundi.

Monte Igeldotik zit agur Donostia
Denen artian zira arrosa lilia
Kontxaren üngürian bibil da herria
Bere mila kolorekin espantagarria
Ta herrotik eskualdün da hanko jentia.

Herri handienetarik bat dügü Bilbao
Itsas port famatia da Atlantikako
Industratik bizi da popülia oro
Denak zühür ta agüdo eta bihotz bero
Muxi bat Begiratüz beti guretako.

Kuntzerba zitzaiela zelüko Jinkuak
Bizkai ta Gipuzkoako probintzia goxuak
Ingana zitzaiela luzaz itsasuak
Guretako begiratüz beti ber amodiua
Zirekilan beikira oso Xiberua.