Egun batean ni ari nintzen
Andrea ezin ikusirik.
Erran zautaten: «edana dago,
Ez egin ari kasurik!»
Andre Madalen, andre Madalen,
Laurden erdi bat olio!
Andreak zorrak in eta gero
Jaunak pagatuko dio
Ene andreak badaki josten
Eta lisatzen taula gainean;
Arno xuria saldan emanik
Maite du oroz gainetik.
Bere gizona utzik etxean,
Hantxe da bera patar batean:
Indarrik gabe, mozkorrarekin,
Lurrerat joaiten da behin!
Musu emanik lur zikinari,
Etsaien kontra badu zer erran!
Auzo guziak partida ditu,
Debru-zaharra mihian!
Gaixtakeriaz jo omen dute
Eta aurdiki erreka-zolan!
Arno xorta bat edanez geroz
Xuti laiteke abian!